XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oheak. Ospitaleratutako gaixoak etengabe zaintzeko oheak dira.

Ohetzat hartzen dira inkubagailu finkoak eta sehaskak ere, jaioberri normalenak direnak izan ezik.

Ondoren zehazten diren oheak ez dira sartzen:

- Larrialdietako behaketetarakoak.

- Gaixoen laguntzaileenak eta gehigarriak.

- Zentroko langileek erabilitakoak.

- Eguneko ospitale-eginkizunetarako, azterketa berezietarako, anestesiaurreko indukzioetarako, dialisirako etab. soilik erabiltzen direnak.

Ebakuntza-gelak. Ebaketak egiteko gelak dira eta operazio-mahai bat izaten dute. Gelen ezaugarriak eta ekipamendua honelakoak izan behar dute:

a) Lan delikatuak egiteko behar hainbateko indarrez hornitutako argi egokigarria edukitzea.

b) Kondizio aseptikoak izatea, horien artean tresneria esterilizatua eta langileentzako aldagelak.

c) Ospitaleratze-geletan eman daitekeen baino anestesia konplexuagoa emateko aukera izatea, hala nola anestesia orokorra, blokeo epidurala, etab.

Ez dira ebakuntza gelatzat hartu erditze-gelak, hortz-haginak ateratzeko gelak eta errediografia-gelak.

Ebaketa bikoitz edo bikietarako gelak bi ebakuntza gela indibidual gisa hartu dira, bi gaixoez aldi berean arduratzeko modurik baldin badago behintzat.

Erditze-gelak. Erditzeko gelak dira, bereziki horretarako prestatuta daudenak. Ebakuntza-gelak ez dira sartzen.

Kanpo-kontsultetarako gelak. Ohean egotera behartuta ez dauden gaixoentzako kontsulta gelak dira. Ez dira horien artean sartu larrialdietako kontsultetarako bereziki prestatutakoak.

X izpien gelak. Erradiologiako gelatzat hartu dira ikerketa erradiologiko osoak egin ahal izateko tresneriaz hornituta daudenak.

Erradioskopia-aparatuak soilik zituzten gelak eta azterketa erradiologikoak egiteko tresneria zeukaten ebakuntza-gelak ez ditugu hemen sartu.

Ordenagailu bidezko Tomografia Axialeko unitateak. Osasun-zentroan zeuden buru-hezurreko eta gorputzeko OTA unitateak sartu dira.

Erresonantzia magnetikoko gelak. Diagnostikoak egiteko erabiltzen diren eremu magnetikoz eta erradio-maiztasuneko energiaz hornitutako instalazioak.

Litotrizi unitateak. Osasun-zentroan zeuden talka-uhinen bidezko litotrizi unitateak sartu dira.